Blog honetan agertzen diren sarrerak, argazkiak, bideoak... ez dira jartzen Algara Dantza Taldearen izenean baizik eta Ibai Barandiaranen izenean ( Algara Dantza Taldeko kidea )

2011/03/23

Mapa kontzeptuala

Ikus dezakegu Hik Ikasi aldizkarian agertutako artikulu baten mapa kontzeptuala. Artikulu hau, nahiz eta orain dela ia 10 urte idatzi, teknologia berrien gaurkotasuna susmatu daiteke.

2011/03/17

KORRIKA 2011 - AURKEZPENA -

Gure korrika maitea hementxe daukagu, prest, 10 egunez Euskal Herri osoa alaitzeko eta batez ere euskaraz bustitzeko. Horretarako egun batzuk itxaron bearko ditugu. Hala ere, aste bat barru, Martxoaren 24an, aurkezena izango dugu Gasteizko Montehemoso jauregian arratsaldeko 19:30etan. Bertan Algara Dantza Taldea izango dugu beraien koroografiaren bat egiteko asmoz.

ZER: Korrika 17. aurkezpena
NORK: Algara Dantza Taldeak
NON: Montehermoso jauregian ( Fray Zacarías Martínez, 2. Vitoria-Gasteiz)
NOIZ: 2011ko Martxoaren 24an (Osteguna)
ORDUA: 19:30h

                         

                     MAITATU, IKASI, ARI ........... EUSKALAKARI

2011/03/16

KORRIKA 2011

2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte. Algara Dantza Taldeak ere parte hartuko du gure hizkuntza defendatzeko. (Hurrengo egunetan berri gehiago izango duzue) http://www.korrika.org/

Algara performance Boulevarden




2010eko apirilaren 24an egindako dantza-berrikuntza (Dirdai) Gasteizko Boulebard merkatal-zentroan. IKUSGARRIA BENETAN!!!

Algara Dantza Taldea

Algara Dantza Taldea, beste dantza talde batetik zetozen hamabost bat lagunen batzearen ondorioz sortu zen 2000. urteko Apirilaren 13-an, Vitoria-Gasteizeko hirian.
Animoz beteriko gazte batzuen amets soil bezala sortutako dantza talde hau, dagoeneko 150 dantzarik ez ezik, txistulari, gaitero eta trikitilari talde batek ere osatzen dute.
Gaur egun, partaide guztion dedikazio eta lan handiari esker, ALGARA dantza taldea Arabako folklorearen barnean, euskal dantza talde hoberenen artean topa dezakegu.
Nahiz eta euskal folklorean oinarrituz, koreografia berritzaileak prestatzen ditu gaur egungo musika eta gure folkloreko pausuak batuz