Blog honetan agertzen diren sarrerak, argazkiak, bideoak... ez dira jartzen Algara Dantza Taldearen izenean baizik eta Ibai Barandiaranen izenean ( Algara Dantza Taldeko kidea )

2011/04/21

Algara Dantza Taldea LONDRESEN!!!!

Algara Dantza Taldea Londresera joango da gure folklorea erakustera. Maitzaren 11tik 14ra han egongo dira zenbait dantzari eta musikari. Algarak Euskal Herriko mugak behin eta berriz zeharkatzen!!!!

Hurrengo egunetan berri gehiago edukiko dituzue!!!



2011/04/20

Algara dantza taldea BASKONIAN!!!

Pasa den igandean Algara dantza Taldeak dantzatu egin zuen Buesa Arenan Baskonia eta Bilbao Basketaren arteko partiduan. 3 koreografia egin zituzten zein baino zein hobeagoa!!!! hauxe da azkenengo koreografia, berriena!!!!

HURRENGO EKITADIAK BASKONIAN:

- DATA: Apirilaren 28an                              DATA: Maiatzaren 15ean
-ORDUA: Arratsaldeko 20:30etan          ORDUA: Arratsaldeko 20tan
-ZERGATIA: Euskal Koparen finala.         ZERGATIA: Baskonia-Gipuzkoa Basket




2011/04/19

KORRIKA 17

Zoragarria izan zen pasa den ostegunean Gasteizeko kaleetan bizitakoa. Hiri oso atera zen kaleetara gure hizkuntza, euskara maitean defendatzera. Gasteizko kaleetan gero eta euskara gehiago entzun behar dugu, ez izan lotsarik ta hitz egin ezazu, pentsatzen duzun baino pertsona gehiago hitz egiten baitu!!!!! AURRERA!!!! GASTEIZEN ERE EUSKARAZ!!!!

FOLKLOREAN MURGILDUZ!!!




tamaina handiago batean jolastu nahi baduzu klikatu hemen.

2011/04/13

Algara Dantza Taldeko kilometroa ( KORRIKA 2011)

Kaixo lagunok!
Algara Dantza Taldeak kilometro bat hartu egin du, hain zuzen ere, 1721 km-a. Kilometro hau, " El Norte" tabernatik (Foru eta errege atearen kaleen elkargunetik )  Bibat museoraino ( Aiztogile 56) doa. Guztiok baserritarrez jantzita korrika egingo dugu gure folklorea kalera ateratzeko.

ANIMA ZAITEZ TA ZEUK ERE BASERRITARREZ JANTZITA KORRIKA EGIN EZAZU!!!!!!

http://www.korrika.org/