Blog honetan agertzen diren sarrerak, argazkiak, bideoak... ez dira jartzen Algara Dantza Taldearen izenean baizik eta Ibai Barandiaranen izenean ( Algara Dantza Taldeko kidea )

2011/05/25

EUSKAL MITOLOGIA

Euskal kulturan musika eta dantzak aparte beste motatako alderdiak ditugu, hala nola mitologia. Herri guztietan bezala, euskal herrian ere kondaira eta pertsonai oso aberatsak aurkitzen ditugu: Mari, Tartalo, Lamiak, Galtzagorri... Euskal Herriko altzorra denez denon artean mantendu beharrekoa bilakatu da.
Amaroa oso ongi prestatutako web gunea daukagu. Sartu zaitez eta goza ezazu.


2011/05/11

JOLASTU EZAZU MUNDUKO DANTZAK EZAGUTZERA!!!


hauxe da, ikasgelan scratch programarekin sortutako jolasa, gustatuko ote zaizu? proba ezazu irudiaren gainean klikatuz.

2011/05/05

XIX.arabako sueltoko txapelketa!!!!!!

Pasa den maiatzaren 1ean, XIX. arabako sueltoko txapelketa eta aurresku txapelketa ospatu zen Estibalizen. Arabatik aurkeztutako 3 bikoteak Algara Dantza Taldekoak ziren. Izugarrizko maila egon zen, HARRIGARRIA!!!!! Andoni Larrañagak eta Edurne Gomezek jantzi politenak eraman zituzten epaileen aburuz eta Ibai Barandiaran eta Naiara Formoso arabako bikoterik onena izan zen.
Zorionak Algara!!!!!