Blog honetan agertzen diren sarrerak, argazkiak, bideoak... ez dira jartzen Algara Dantza Taldearen izenean baizik eta Ibai Barandiaranen izenean ( Algara Dantza Taldeko kidea )

2011/06/08

ARABAKO DANTZARI EGUNA ´11

Igande honetan, ekainak 12, Legutioko enparantzan eguerdiko 12etan Arabako dantzari eguna ospatuko da. Bertan, 12 talde baino gehiago batuko dira araban ere folklorea bizitzen dela adierazteko.
                                         Anima zaitezte eta gerturatu zaitez Legutiora!!!


LEKUA: Legutioko plaza.
EGUNA: 2011ko ekainaren 12an, igandea. ( 11:30tan kalejira)
ORDUA: Eguerdiko 12etan.

Algara alde zaharreko jaietan!!

Pasa den larunbatean, ekainak 4, Algara Dantza Taldeak alde zaharreko jaietan parte hartu zuenkalez-kale gure folklorea zabalduz. Egun zoragarria pasa zuten dantzari eta musikariek horrelako jaietan parte hartzeagatik. klikatu hemen eta ikusi ahalko duzu egindako primerako kalejira.
 ALGARA DANTZA TALDEA AURRERA DOA!!!